domingo, 13 de septiembre de 2009

Acroyoga

Hona hemen gorputz adierazpena lantzeko beste proposamen bat. Acroyoga hain zuzen ere, akrobaziak eta yoga lantzen dituen espezialitatea. Haurrekin landu daitezke bertako hainbat akrobazia, umandiko praktika egonaldian, landu genituen hainbat. Link interesgarri bat jarriko dut, bertan acroyogari buruzko informazioa, irudiak, bideak ikusi daitezke. Bestalde, irudi batzuk jarriko ditut, udara honetan hondartzan, acroyoga praktikatzen, ikus dezazuen nola posible den ariketa hauek egitea.




sábado, 12 de septiembre de 2009

Malabareak lantzen



Malabareetako bolak oso arrakastatsuak izan ohi dira haurren artean, Umandin izandako praktika egonaldian ere ikusi ahal izan dugu haurrak oso gogotsu jarduten dutela hauek ikasten.


Hona hemen bideo motz eta interesgarri bat pilotekin aritzen hasteko eta hainbat link.



http://www.youtube.com/watch?v=H43vn1vNAoU



http://www.dani3lito.co.cc/aprender-malabares-facilmente/

http://www.elelefanteblanco.com

Proposamena

Jarraian, gorputz adierazpena lantzeko jolas baten proposamena



AGURRA: Talde osoaren artean bi korro osatuko dira, korro bat bestearen barruan kokatuz, barrukoak kanpokoei begira eta kanpokoak barrukoei. Musika jarriko da eta ikasleek musikaren erritmora biraka jardungo dute. Musika gelditzean, parean dute ikaskidea agurtu behar dute, irakasleak proposatzen duen eran (maiteminduta gauden pertsona, bizi laguna eta aspaldian ikusi ez dugun lagun mina).
Helburuak: Sormena bultzatzea eta lotsa galtzea.
Materiala: Musika.

miércoles, 9 de septiembre de 2009

Artearen bidez hezi

Artea eta gorputz hezkuntzaren bidez haurrak hezteko dauden bideak eta lortzen diren helburuak azaltzen dizkigu ondorengo artikulu honek.


http://www.hikhasi.com/artikulua/1276

domingo, 6 de septiembre de 2009